Tuesday, May 26, 2009

MYRIAM GARCIA PASCUAL


Myriam García Pascual

Tafalla, 1963 - Meru, 1990

“En algún momento elegí y ya no tiene remedio, no tiene sentido mirar hacia atrás o hacia adelante, pensar qué hubiera sido; el ayer no existe y el mañana está muy lejos. Elegí la libertad como compañera de viaje y ella no sabe de ternura y soledad.”

“Pero la vida está aquí, y el precio de la libertad es la soledad, y el precio de ser pájaro la esclavitud del viento.”


“- ¿Que hace un sapillo como tú a 500 metros del suelo?

- ¿Y una chica así en un lugar como éste?"


"Ayer un niño sonrió, con una expresión tan inocente que me hizo daño."

Bájame una estrella (1991).

Meru Norte, 6.450 m, Garhwal, Himalayas Indios.

Myriam García Pascual

Miriam Garcia Pascual

Badira 19 urte joan zinenetik... Euskaraz idazten dizut zeren eta ziur bainaiz orain hizkuntza guztiak ulertzeko gauza izanen zarela. Ingelesez, behintzat, ederki moldatzen zinen, ezta? "¡Te enseñará La Biarra!", hori bai egia borobila. Nepalera, Yosemitira eta herri anglofono horietan egonik ederki mintzatuko zinen Shakespearen hizkuntzan. Eta orain, zer hizkuntza ari zara ikasten? Zein da bizitzaz beste aldean erabiltzen dena? Zer dago han? Mendiak ote daude? Eta eskalatzen ari zarelarik erortzen bazara hil ote zaitezke bizitzaz beste aldeko erreinuan... edo errepublikan? Zer arraio dago hor? Edo ez dago deus ere?

Nik aberri horretara (aberri bat balego) bidaiatu nahiko nuke gaur, zu joan zinenetik 19 urte bete diren honetan. Nolabait, urtemuga ospatzeko, edo bisita egiteagatik sikiera. Gehien bat, hango bizitza nolakoa den, kuxkuxeatzeko, zertan ari zareten edo zertan ematen duzuen eternidadea jakiteko. Zirrikitu batetik begiratzea balego!

Orain, zauden lekuan, gu guztion pentsamentuak irakurtzeko gauza izanen zarenez gero, bai, aitortuko dizut nik, zuk nire burmuinean irakurri baino lehenago... Bai, horretaz gainera, Risi eta Miguel... Bai, Risi, bereziki Risi -ezin dizut deus ere izkutatu- ezagutzeko gogoa dudalako.

Izan ere, Risiren argazkiak ikusten ditudalarik, beste baten antza hartzen diot, antza izugarria gainera, eta Vuelta del Castillon ateratako argazki hura etortzen zait gogora.

Eta esan nahi nizuna idatzi ondoren, hona hemen Interneten nabigatzen zuri buruz aurkitu eta lapurtu dudan zure Curriculum Vitae txiki bat... eta euskaraz gainera... ongi baitakizu zenbat maite dudan mintzaira hau, zuk bezain bat, ezta? Miriam, pentsa, zure liburua euskarara itzuli dute eta guzti "Eman izar bat". Urte haietan nork esango zizukeen...? Nork pentsa zezakeen?

Ba hona hemen lur honetako zure bizitzari buruzko datu batzuk jendeak hobekiago ezagut zaitzan (aurkezpena nik neronek eginen dut):

Myriam

Miriam Tafallan jaio zen 1963an eta Indiako Himalaietan hemengo bizitzaren ibilbideari bukaera eman zion 1990. urteko maiatzeko gaur bezalako egun batean, doi-doi duela 19 urte hain zuzen ere.

"Eskalatzaile handia, emakumezkoen "big wall" delakoaren bultzatzailea. Hamalau urtetan hasi zen bere lehenbiziko urratsak egiten mendizaletasunean. 23 urte zituela, Pedagogiako lizentzia lortu zuen. Urte berean txapeldun gelditu zen Patonesko Eskalada Lehiaketa Nazionalean.

Mari Carmen Magdalenarekin batera, urte hartan Nosera igo zen (Estatu Batuak). El Capitanera igo ziren lehen emakumeak ziren. Espainian, urte haietan, Rigloseko La Visera haitzeko Bide Zuzena egin zuen, eta Fire haitzaren Mediterraneo bidearen lehenbiziko errepikapena ere bai.

1988an Ameriketara itzuli zen. Bidaia hartan oinarrituta, Bájame una estrella idatzi zuen, liburu mitikoetako bat mendiko literaturaren arloan, eta Yosemite eskalatu zuen.

Horrela, El Capitán haitzaren errepikapen gehien egin zuen emakumea bihurtu zen, zazpi aldiz egina baitu hain zuzen.

1989. urtean bide berria ireki zuen Maliko Kaga Tondo eskalatzeko. Handik gutxira, Indian hil zen, Meru North-en, elur-jausi batek lurperatu zuen espedizioko lagunekin batera.

Miriamek gehienbat literaturaren bidez eman zuen aditzera bere barrenaren berri."

Risi eta Miguel zurekin daude... noizean behin (ez beti), bekaizkeria diet eta haien lekuan egon nahiko nuke.

Myriam, Silvio y Mujeres

"En estos días todo el viento del mundo sopla en tu dirección,
La osa mayor corrige la punta de su cola
Y te corona con la estrella que guía, la mía
Los mares se han torcido con no poco dolor hacia tus costas
La lluvia dibuja en tu cabeza la sed de millones de árboles
Las flores de mar dicen muriendo,
Celosas,
En estos días no sale el sol sino tu rostro."

Silvio Rodríguez, "Mujeres"

Tu recuerdo


Cúbrome de noche, solo
Y despierto sobresaltado en los jardines donde sopla el viento
Y vigila tu Estrella como Norte

Descubro entonces eclipses vacuos y lagunas
Y quisiera reencontrarte en las mugas del aire
Nítidas fronteras de la brisa
Que son reflejos del viento que ondeaba tu cabello
Y, bajo las estrellas,
Sintiendo vitalmente el invierno, el frío intempestivo
Descubro el hielo que escarcha solitario
Y suena, a lo lejos, una tímida campana
Esparcida como beso
Nocturna y soñadora, como tus ojos,
Sufriendo helada la mañana
Y en lo más profundo del parque milenario
Arrastrado
Me refugio entre los peces del estanque
Y soy agua
Y soy desaparezco
Un destello cristalino
En busca de un átomo del soplo de tu aliento.

Tarde arrasada de horizontes

Vuelvo a mi casa de barro en la ciudad
Atrás dejo las cimas de fuego que arrasaban horizontes
Atrás queda la quema del tiempo damasquinado en humo
A su ira enfrentabas misericorde
Un cálido latido
Las arenas de la playa
La vertiente milenaria
Y el filo disidente
Que con tu cuerpo ascendía aristas circulares
Coronando nubes del firmamento

Atrás queda tu voz refractaria al olvido
El susurro de mi nombre
La noches habitadas en vela
Mientras vuelvo sobre mis pasos mordiéndome la cola
Continuamente desde entonces
Como un pez
Retornando a ninguna parte entre el polvo del camino
Y las horas de calor
Eternamente volviendo
Y retornando, abandonado, a aquel momento, a aquella casa
A mi casa de barro
La que fue tuya
En la ciudad